AUG. 08 2015 JOKOAK Lopezek eraman du Arabako lasto-jaurtiketako txapela J.L. Juan Carlos Lopezek irabazi zuen Arabako lasto-jaurtiketako txapela. Berak 5,20 metroko marka egin zuen. Lauzurikak amaitu zuen bigarren, bost metroko markarekin, eta Velez de Mendizabalek osatu zuen podiuma. Gaur ere 12.00etan jokatuko da saioa Foruen plazan, eta bertan herrialdeko ingude-altxatze txapelketa izango da. Franco, Lopez, Lauzurika eta Lapazaran izango dira, eta binakako aizkolarien torneoa ere jokatuko da. Rodriguez II.a eta Kortxero Zubiagaren eta Jauregiren aurka arituko dira. Bizkaiko lasto-jaurtiketako finala etzi jokatuko da Astrabuduan, 12.00etan. De la Concepcion anaiak, Lapazaran, Undabarrena, Perez eta Zubizarreta izango dira. Aian, etzi, Gipuzkoako lau txapel erabakiko dira, 18.00etatik aurrera. Ingude-altxatzen, Aranbarri, Goikoetxea, Ituarte eta Agirre arituko dira. Zaku-eramaten, Aranbarri, Ituarte eta Agirre. Lasto-altxatzen, Argaia, De la Sotilla, Otermin, Ituarte eta Bustintza, eta txingan, Landa, Otermin, Aranbarri, Goikoetxea, Ituarte, Agirre eta Alkain.