GARA Euskal Herriko egunkaria
Berezkoak

Ospital eta Lazkano nagusi izan dira Ezpeletako Torneoan


Ospital eta Lazkano izan dira txapeldun Ezpeletako Torneoan, atzo jokatu zuten finalean Monzeri eta Amuleti 40 eta 32 irabazita. Trinketeko harmailak erabat bete ziren, sarrera guztiak agortuta.

Finala ez zen ona izan, lau pilotariek huts asko egin baitzituzten. Amuletek min hartu zuen gainera, eta oren laurden bat partidak geldituta egon behar izan zuen, nahiz eta gero atzelaria itzultzeko moduan izan zen.

Monze eta Amulet oso ongi hasi ziren 0-10 aitzineratuz, baina gero Ospitalek eta Lazkanok 14-4ko partziala sartu zuten, eta partida berdindu egin zuten. Hortik aurrera nagusi izan ziren, nahiz eta hurrengo bost kintzeetan berdinketak izan ziren.

Partida erditik aurrera, txapela jantzi zuen bikotea zuloak handitzen joan zen, eta amaieran merezitako garaipena lortu zuen. Saketik launa tanto egin zituzten Ospitalek eta Monzek. Irabazleek jokoan 18 tanto egin, eta 13 galdu zituzten, eta galtzaileek, 15 egin, eta 18 galdu. Lazkano izan zen pilotaririk onena.