NOV. 05 2015 GUTUNAK Zuhaitz eta Hodeiri, maitasunez IDOIA ARRILLAGA AGIRRE Mutriku Umetatik guri, familian, ideia eta formetan «pertsonak beste guztiaren gainetik» daudela esan eta erakutsi zigutenetik, oraingoan zuei ere ideia berdina transmititzen saiatzen ari gara. Pertsona ezberdinek eta ideia kontrajarriek, denek beren lekua izan behar dutela, bizitza oso plurala delako, eta gainera bide batez, horretan sinisten dugulako. Eta berriro: herrian denok berdin pentsatu edo/eta jokatzen ez badugu, besteen errespetua galtzen dugu? Norberaren eta talde bateko partaide izatearen duintasunarekin beste zerbait proposatzeko eta aurrera eramateko ahaleginetan «arrain haundiak arrain txikia jaten du» esamoldearekin bat egiten ez dugulako, eta etorkizuneko gizarte justuago batekin amesten dugulako… Politika askatu! aldarrikatzen dugu. Mesedez, zuen iritziekin pentsatzen eta bizitzen ausartu zaitezte!