NOV. 30 2015 sokatira Faborito guztiek indartsu abiatu dute Lauko Txapelketako azken txanpa J. L. Ibarra B, Ñapurrak A eta Beti Gazte izan ziren 300 kiloko lehen jardunaldiko hiru talderik onenak. Hiru multzotan banatuta lehiatu ziren, eta bi jardunaldiko ligaska jokatuko da. Horren ostean, bakoitzetik bi onenak sailkatuko dira finalera. A multzoan, Ibarra B gailendu zen, eta atzetik, Ñapurrak B, Murueta, Sokarri B eta Berriozar B sailkatu ziren. B multzoan, berriz, Ñapurrak A izan zen onena, eta atzetik, Sokarri A, Ibarra A, Berriozar A, Atzera eta Baiona sailkatu ziren. Eta azkenik, C multzoan, Beti Gazte izan zen onena, eta atzetik, Amaiur, Baiona, Txantrea eta Ñapurrak C, nahiz eta azken bi hauek berdinduta geratu ziren. Nesketan, berriz, 260 kiloko lehen jardunaldia jokatu zen, eta Ibarra izan zen talderik onena. Maila honetan hiru jardunaldiko ligaska jokatuko da, eta denak jokatutakoan punturik gehien dituenak irabaziko du. Atzetik, Badaiotz, Txantrea eta Bizindar sailkatu ziren. Lehen saioaren ostean, Ibarra da irabazteko faborito nagusia.