Biellek azkeneko txanpan lortu du Lazkano menderatzea
Biellek lortu zuen atzo Donibane Garaziko Garatenean Berezkoen Buruzko Txapelketan aurrera egiteko txartela, Bixente Lazkanori 40 eta 37 irabazi ostean, 73 minutuan pilotan aritu ostean.
«Emozioa» eta «ona» ez dira bat etortzen beti eta horixe gertatu zen atzo. Partidak emozioa sobera izan zuen, baina ezin esan norgehiagoka ona izan zenik, bi pilotariek garbi erakutsi baitzituzten euren gabeziak.
Emozioa ere gustagarria izaten da, ordea, amaiera arte ez baitzen garbi egon bietako zeinek irabaziko zuen. Lehen hogei kintzeetan berdinketa asko izan ziren. Gero Lazkanok hartu zuen abantaila, handiena, 23-28koa, baina 30na berdindu zuten berriz. Hortik aurrera berdinketa ugari izan ziren, baina azken txanpara hobeto heldu zen Bielle eta berak eraman zuen garaipena, nahiz eta hasieran dirua Lazkanoren alde atera zen.
Saketik, Biellek 7 kintze egin zituen, eta bat gutxiago Lazkanok. Markagailuan hauek agertu ziren: 0-2, 2-2, 4-4, 6-6, 10-10, 12-12, 15-15, 18-18, 19-19, 21-21, 22-22, 23-28, 30-30, 31-31, 35-35. 39-35, 39-37 eta 40-37. Jokoan Biellek 27 tanto egin, eta 7 galdu zituen, eta Lazkanok, berriz, 24 egin eta 6 galdu zituen.
Hurrengoa
Hurrengo jardunaldia ere erabakita geratzen da, eta larunbatean Baigorrin eta igandean Donapaleun jokatuko dira kanporaketak. Larunbatean, 18.00etan hasita, Amulet eta Bonebeltxe neurtuko dira Baigorrin lehen partidan, eta ondoren, Monze eta Ezkurra arituko dira. Donapaleun, aldiz, Waltari eta Bielle lehiatuko dira aurreneko neurketan, eta ondoren, Elgart eta Ospital.