MAY. 02 2016 sokatira Gaztedik eta Goiherrik hasieratik erakutsi dute aginte makila J.L. Gaztedi eta Goiherri izan dira azken urte hauetan Lur Gaineko Euskal Herriko Txapelketan jaun eta jabe, eta badirudi aurtengoan ere bide horretatik jarraituko dutela, lehen jardunaldian bi talderik onenak izan baitira. Berriatuan abiatu da aurtengo txapelketa, eta Gaztedi A izan zen lehen jardunaldiko onena, eta bigarren Goiherri A geratu zen. Bi klub hauek plazaratu dituzte talderik gehien, Gaztedik hiru eta Goiherrik bi, eta garbi dago eurak direla lur gainean egungo gidariak. Gainerako taldeei koska bat kentzen diete, eta lehen jardunalditik ikusi ahal izan zen hori. Geratzen diren bi jardunaldietan ez dute borroka faltarik izango, txapela izango baitute jokoan. Bigarren jardunaldia datorren larunbatean izango da Mutrikuko Galdona auzoan, 17.30ean. Gero astebeteko atsedena izango dute, eta maiatzaren 22an emango zaio maila honi amaiera Deban. Aurten, aurreko urteetan bezalaxe, lau maila ezberdinetan jokatuko da lehiaketa.