DEC. 18 2016 Erremontea Uterga eta Endika, behetik gora binakako txapeleraino Ezkurra II.a eta Ion 40-30 menderatu dituzte Galarretako final ikusgarrian. A.A. Xanti Uterga eta Endika Urrutia dira erremonteko binakako txapeldun berriak. Edo ez hain berriak, Saldiasko atzelariak iaz Koteto Ezkurarrekin lortutako garaipena errepikatu baitu aurten, eta Doneztebeko aurrelariak 2013an irabazi baitzuen bere lehen txapela Ionekin bikotea osatuz. Hain zuzen ere, Josetxo Ezkurra, Kotetoren iloba, eta Ion 40-30 menderatu zituzten atzo Galarretako final handian. Emaitzak bestelakorik pentsarazi dezakeen arren, final borrokatua izan zen partidaren hiru laurdenetan, eta azken txanpan soilik lortu zuten gorriek markagailuan ihes egitea. Endikak bikain jokatu zuen atzeko koadroetan, hamar tanto egin eta lau bakarrik galduz, eta Utergak ez zuen barkatu aurreko koadroetan ere aldeak irekitzeko: 19 tanto egin zituen guztira eta bi pilota bakarrik galdu. Behetik gora nabarmen egin duen bikote sendo batek jasotako saria izan zen atzokoa. Esate baterako, bi bikoteek elkarren aurka jokatu zuten aurtengo lehiaketan lehen partida, eta orduan urdinek irabazi zuten tanto bateko aldearekin. Atzo, ordea, txanpona bestaldera erori zen. «Txapelketa ez genuen oso ongi hasi. Ni lesio batetik nentorren eta Xanti ere agian ez zegoen bere unerik onenean. Kosta egin zitzaigun. Baina apurka-apurka gure maila hartzen joan gara eta gaur oso ongi jokatu dugu», azaldu zuen aurrelari postua utzi eta gaur egun atzelari lanetan dabilen Endika saldiastarrak neurketa amaieran. «Azken boladan erdipurdi ibili naiz, eta horregatik ospatu dut horrela garaipen hau», zihoen, bere aldetik, Uterga doneztebearrak, herrian bizi izan dutena azpimarratuz. «Donezteben pozik egongo dira, berdin du nik edo Josetxok irabazi. Herriarentzat finalean bi pilotari izatea oso polita da eta ospatzera ere denok batera joango gara». Ezkurraren bi paretak Hala ere, ez zaio meriturik kendu behar Josetxo Ezkurrak eta Ionek egindako partidari ere. 24 urteko aurrelari gazteak finaleko tantorik ederrenak sinatu zituen, txalo zaparrada handiak jasoz, baina bikote moduan zenbait momentutan ez zuten ondoegi elkar ulertu. Ezkurra II.ak 18 tanto egin zituen eta 8 galdu, gehiegitxo aukeran. Ionek hiru pilota bakarrik galdu zituen, baina egin ere ez gehiegi; sei izan ziren azkenean. Hori dena 62 minutu eta 14 segundoko iraupena izan zuen neurketa batean. Guztira 394 pilotakada eman zituzten. Finaleko pilotari onenaren saria Endikari eman zioten, finaleko tanto onenarena ere bai. Txapelketako aurrelari onenaren saria, berriz, Javier Urrizarentzat izan zen, eta atzelari onenaren saria Ion Etxeberriak jaso zuen. Jendeak ere ongi erantzun zuen atzo. Narbarte-Ekhi ganan la gran final del Xistera Jagoba Narbarte y Ekhi ganaron la final absoluta del Circuito Xistera por 25-20 contra Antxon-Antón en un frontón “Universidad” de Markina lleno hasta la bandera. El equilibrio fue la tónica dominante durante la primera decena, pero los colorados abrieron brecha en el 18-11. Antxon volvió a arriesgar en busca de la remontada, pero la final quedaba sentenciada con un precioso dos paredes de Narbarte, quien se quitaba la espina de la final del Elola. En categoría juvenil, Goixerri y Mancisidor se imponían por 25-17 a Etcheberry y Laborde.GARA