KLIK

Lascauxek badu erreplika berria

Lascauxeko haitzulo famatuaren erreplika berria ireki dute Montignacen (Dordoina), benetakotik oso gertu: 1983an inauguratu zutenarekin alderatuta, diferentzia nagusia da benetako kobazuloaren berdin-berdina dela. Sei urte behar izan dituzte erreplika berria eraikitzeko, eta 57 milioi euro. 1940an lau haurrek aurkitutako Lascauxeko leizeak duela 18.000-20.000 urte cro-magnonek eginiko 1.500 margolan batzen ditu.Mehdi FEDOUACH | AFP PHOTO