Loiolako herri harresian parte hartzeagatik bi lagun epaitzen hasi dira
Bost gazte atxilotu ez zitzaten herri harresia egin zuten 2014ko irailean, Loiolan, eta ekimen horretan parte hartzeagatik Esteban Orbegozo azpeitiarra eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarra epaitzen hasi dira Donostian. Epaiketa atzo abiatu zen, berandu, eta datorren astean jarraituko du.
Loiolan, Ertzaintzak banaka eta bortizki atera zituen harresia osatzen ari ziren lagunak, tartean Orbegozo eta Hach Embarek, eta hauek atxilotu eta auzipetu zituen. Akusazio partikularrak hiru urteko zigorra eskatzen du bakoitzarentzat, Fiskaltzak, aldiz, zortzi hilabetekoa.
Epaiketa salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten Donostian eta Azpeitian.
Topics of the day
Las actas del desarme revelan las «distorsiones y falsedades» de Lakua
Topics of the day
Dauden tresnekin ahal den guztia egiteko borondatea
Topics of the day
Israel: Estado canalla
Topics of the day
Nueva interpretación de la Mano de Irulegi, que por fin se puede visitar
Topics of the day