FEB. 08 2017 OSASUNA Igoerak talde berri baten sorrera ekarriko luke GARA IRUÑEA Osasunak emakumezkoen futbolaren aldeko apustua indartzeko asmoa duela jakinarazi du. Betiere, lehen taldea igotzen bada: egun bere multzoko liderra den taldea –zortzi puntuko abantailarekin– Bigarren mailara igotzen bada, Lurraldeko mailan haren hutsunea beteko lukeen beste talde bat sortuko du Osasunak, zortziko futboleko taldea mantentzeaz gain.