J.L.
Berezkoak

Battitta Ducassou da Buruz Buruko aurreneko finalista

Battitta Ducassou da Berezkoen Buruz Buruko Txapelketako lehen finalista, eta azkeneko partida jokatu beharrik gabe sailkatuko da, gainera. Gaur zen aritzekoa Milafrangan Bixintxo Bilbaoren aurka, baina azken honek min duela-eta ez jokatzea erabaki du, ondorioz Ducassou finalean da, jokatutako partida guztiak irabazita.

Dena dela, gaur Milafrangan partidak izango dira, eta 17.00etan Bigarren Mailako neurketa izango dute Elgartek eta Ducassouk. Ondoren, jaialdia osatzeko, Waltari eta Amulet neurtuko dira.

Ducassouren aurkaria zein izango den bihar argituko da Irisarrin, han neurtuko baitira Larralde eta Ospital. Bi pilotariak partida bana irabazita daude, eta garaipena lortzen duenak lortuko du finalerako txartela. Larralde faborito garbia da, baina Ospitalek erakutsi du behin eta berriz, inoiz etsitzen ez duen pilotari horietakoa dela. Jaialdia 16.00etan hasiko da, Bigarren Mailako partidarekin. Etxegarai eta Monze izango dira aurrez aurre.