Jon LEUNDA
Aizkora

Urrezko lehiaketako lehen finalistak erabakitzeko saioa

Donato Larretxea eta Jon Rekondo Arria V.aren eta Joseba Otegiren aurkaneurtuko dira gaur arratsaldean, Arantzako pilotalekuan, 19.00etatik aurrera.

Binakako Urrezko Aizkorako aurreneko finalistak zein diren argituko da gaur, Arantzako pilotalekuan jokatuko baita aurreneko finalerdia. Bertan, Donato Larretxea eta Jon Rekondo Joseba Otaegiren eta Arria V.aren aurka neurtuko dira, 19.00etan.

Egin beharreko lana lehen fasean egin behar izan zuten bera izango da. Hasteko, bakoitzak 45 ontzakoa erlojuz kontra ebaki beharko du. Ondoren, kana-erdiko bat zutik jarrita moztu beharko dute. Hirugarren lanean, 60 ontzakoa erdibitu beharko dute. Azken-aurrekoan, berriz, 45 ontzakoa zutik jarrita eta kana-erdiko etzana ebaki beharko dituzte. Amaitzeko, txanda librean, bi kana-erdiko eta lau 60 ontzako moztu beharko dituzte. Saio berean, harri-jasotzaileen lehiaketan, Peñagarikano eta Otaegi neurtuko dira.

Sokatira

Pasa den asteko arazoen ostean, 600 kilokoan Euskal Herriko Goma gaineko Txapelketako lehen jardunaldia jokatuko da gaur, Bermeon, 17.00etan. Gizonezkoak bakarrik lehiatuko dira, eta ikusi beharko da ea pasa den astean oinetakoekin izandako arazorik baden edo ez, nahiz eta denek espero duten ez izatea.

Maila honetan bi jardunaldiko saioak jokatuko dira, eta ondoren, aurreneko sei sailkatuek lortuko dute finalerako txartela. Honako talde hauek parte hartuko dute: Abadiño, Beti Gazte, Berriozar, Ñapurrak, 6 Conceyos, Murueta A, Murueta B, Ibarra, Gaztedi, Txantrea eta Sokarri.