TOLOSAKO INAUTERIETARAKO PREST.

Tolosarrak azken ukituak ematen ari dira datorren ostegunean hasiko diren inauteriei eta, atzo emandako datuen arabera, aurten 120 karroza eta konpartsa arituko dira igandetik asteartera bitartean kaleak kolorez eta umorez betetzen. Astelehenean, berriz, 1.500 haur eta gazte baino gehiago aterako dira aisialdi taldeek antolatutako konpartsetan.Jon URBE | ARGAZKI PRESS