KLIK

Errepidera irteteko prest

Bat Formulako denboraldia hasteko gero eta gutxiago falta da. Lehen Sari Nagusia martxoaren 26an jokatuko da Australian, Melbourneko Albert Park zirkuituan. Baina egun hori iritsi aurretik, taldeak prestaketa lanetan sartuta dabiltza bete-betean. Aurreko astea aurtengo autoen aurkezpenak egiteko erabili dute, urtero ondoen gordetzen den sekretua amaitutzat emanez, eta gaurtik aurrera entrenamenduak hasiko dira Bartzelonan.AFP