GARA
WASHINGTON

«Estatubatuar espirituaren berrikuntza» ikusten du Trumpek

Donald Trumpek bere betiko ideiei eutsi zien astearte gauean Kongresuan eskaini zuen ordubeteko hitzaldian, baina tonua aldatuta, erretorika era nabarmenean gozatuta. Mezu baikorrak eskaini nahi izan zituen presidenteak, «estatubatuar espirituaren berrikuntzaren lekuko gara» eta antzekoak esanez.

AEBetako presidente berriaren onarpen-maila oso baxua da, Etxe Zurira iritsi direnen baxuenetakoa bigarren hilabetean baino ez dagoenean, oso agintaldi hasiera korapilatsua izan baitu. Hori oso kontuan hartu zuen asteartean senatari, ordezkari, epaile, enbaxadore eta jeneral ugariren aurrean hitz egin aurretik eta mezu baikorrak lehenetsi zituen: «Harrotasun nazional berri bat herrialdea astintzen ari da. Eta baikortasun olatuak gure esku ipini ditu ezinezkoak ziruditen ametsak. Estatubatuar espirituaren berrikuntzaren lekuko gara», esan zuen Kongresuan, bi ganberetako parlamentarien aurrean.

Queenseko agintariak horrenbesteko zalaparta eragin duten bere migrazio politikak defenditu zituen, baina arrazoi ekonomikoetan oinarrituta, eta ordezkari errepublikanoen txalo zaparrada jaso zuen: «Migrazio lege berriak aplikatzea lortzen dugunean, soldatek gora egingo dute, langabetuei lagunduko diegu, milaka milioi dolar aurreztuko ditugu eta gure komunitateak guztiontzat seguruagoak izango dira».

Atzerriko gaien inguruko mezuetan ere zertxobait aldatu zuen bere jarrera Trumpek. NATO nazioarteko erakunde militarreko kide diren herrialdeenganako kritika samurtu zuen eta Washingtonek herrialde musulmanetan dituen aliatuekin lan egingo duela agindu zuen, ISIS Estatu Islamikoari irabazteko. Baina, hori bai, AEBak daude bere mundu ikuskeraren erdian, eta ez dauka horregatik barkamena eskatzeko asmorik: «Nire lana AEBak ordezkatzea da, ez mundua ordezkatzea». Gorbata gorria etxean utzi eta beste urdin marradun bat eraman zuen Kongresura orain arteko hitzaldirik luzeena eskaintzeko. Irakurri egin zuen testua, esan beharrekoa inprobisatu beharrean.

Alderdi Demokratako ordezkari batzuk zuriz jantzita zeuden, emakumeen eskubideen aldeko borroka nabarmentzeko eta Trumpen proposamenek eragiten duten oposizioa agerian uzteko. «Zatiketa eragin du, bere asmoa beldurra komunitateetan zabaltzea baita», esan zuen Astrid Silva ekintzaile papergabeak, berari egokitu baitzitzaion demokraten gaztelaniazko erantzuna ematea. «Etorkinen ekarpena onartu beharko luke», erantsi zuen Silvak.

John Larson parlamentari demokratak gauza onak ikusi zizkion astearteko hitzaldiari: «Ez da aurrekoa bezain iluna izan eta guregana hurbiltzeko saioa egin du. Edonola ere, deabrua xehetasun txikietan dago».

CNN telebista kateak egindako inkesta baten arabera, hitzaldia entzun zuten estatubatuarren %57k era positiboan hartu zuten. Aaron Kall Michigango Unibertsitateko adituaren iritziz, «Trump presidenteak askoz ere hitzaldi eraginkorragoa, eta etorkizun senez egina, eskaini zuen Kongresuaren aurrean».

Indarkeriazko hizkera eta irainak beste baterako utzi zituen agintariak. Gainera, gezurra izan daitekeen baieztapenik ez zuen egin, «bere aldekoak ez direnengana ere iritsi nahian, azpiegituren eta haurren zaintzaren inguruan eremu komun potentziala aurkitu nahian», Kallek egin duen irakurketaren arabera: «Hitzaldiak ez zuen neurri zerrenda zehatz bat, aurrekoek eskaini izan zuten eran, bere kudeaketa estiloak konpainia bateko zuzendariarena ekartzen baitu gogora».

Un cazador gestionará los recursos naturales de EEUU

Nacido en la rural Montana hace 55 años, Ryan Zinke es un pescador y cazador que comandó tropas del cuerpo de élite de la Armada de EEUU y ahora tendrá en sus manos los recursos naturales de su país como nuevo secretario de Interior de Trump. Zinke, cuya nominación fue confirmada ayer por el Senado, dirigirá la agencia encargada de gestionar un quinto de la superficie terrestre del país, un territorio que incluye los parques nacionales, además de dirigir numerosos proyectos energéticos y manejar recursos naturales subterráneos.

Aunque él se remonta a sus tiempos de Eagle Scout (el mayor rango dentro de los Boy Scouts) para reivindicarse como un proteccionista del medioambiente, grupos ecologistas lo han puesto en duda a raíz de algunas de sus votaciones en el Congreso, como su apoyo a que tierras federales recaigan en manos de los estados o de entidades privadas. También se ha opuesto a limitar las emisiones de gases de efecto invernadero en los proyectos energéticos extractivos. GARA