MAR. 05 2017 Donostia Denboraldiko hamaseigarren garaipena lidergoari sendotasunez eusteko Ane URKIRI ANSOLA BERA BERA 26 GRANOLLERS 23 Super Amara Bera Berak ez zuen ezustekorik nahi etxean eta 26-23 gailendu zitzaion atzo KH7 BM Granollersi. Denboraldiko hamaseigarren garaipena lortu zuen Montse Pucheren taldeak eta lidergoa mantentzen du, Atletico Guardes bigarren sailkatua baino bi puntu gehiagorekin. Aurreneko zatia gol bakarreko abantailarekin amaitu zen, baina bigarren zatian markagailuak aurreneko berdinketa adierazi eta berehala, etxeko taldearen erreakzio bizia heldu zen. Hala, behin sei goleko aldea lortuta (48. minutuan), eta Steinbach zortzi gol egitera heldu zen arren, urduritasuna uxatu zuen Bera Berak. Temprano atezainaren geldiketek eta Etxeberria, Fernandez, Lopez eta Aramendiaren launa golek egin zuten garaipenaren bidea.