Ritxi AIZPURU
Musika argitaratzailea

Musikaren hipokanpoak

Kantua ez da inoiz sortua izan bakarrik egoteko; beraz, kantuen bakardadeari buruz hitz egitea kontraesankorra dela esan daiteke. Kantuen melodiek, leloek eta hitzek euren salneurriak daramatzate atxikirik. Salneurria ez da bakarrik dirua, enigmarekin ere zerikusia du. Enigmatikoa da kantuek nola lor dezaketen jendea erakartzea. Enigma da sormenaren inspirazio iturriaren funtsa nondik datorren jakitea. Non du sorlekua iturri horrek?

Badira, ordea, gogoangarriak baino gogaikarriak diren kantuak. Erakarpen horrek berak gorrotagarri egiten ditu hainbat kantu, higuingarritasun kulturala itsatsita dakarte egileak sortu zituenetik. Kantu hauetan ez dago enigmarik. Olioaren ezaugarriak dituzte, burua koipeztatuz argitasunak irrist egiten digu, berriro entzun botoia sakatuko bagenu bezala, oroimena sortzen dugun lekua birrinduz, hipokanpoa.

Kantuari bizitza eta sentimendua aitortuko dizkiote, eta kantuak ez du hori. Kantuek hori sorrarazten digute entzuten ditugunean. Adimena eta pentsamendu kritikoa bultzatzen dituzten hipokanpo trebeak izan daitezkeen irratsaioen itzulera gustu handiz aldarrikatu dut, 1983an Radio Euskadin Pablo Cabezak gidatu zuen “Alguien te está escuchando” saioaren gisakoak edo “Igo bolumena” Egin Irratian, Popular 3 Stereo, Forkiren “Azken furgoia”, “KakiRock”, G. Galvez...

Osotasun irekienean eskainitako Euskal Herriko musika informaziorik kartografikoena, bizitzaren eskalan, 1:1 musika eskalan. Kan