Jon LEUNDA
Berezkoak

Lohitzünen abiatuko da Binakako bigarren jardunaldia 

Berezkoen Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia abiatuko da gaur arratsaldean, 15.00etan, eta bi norgehiagoka izango dira, gainera, ikusgai Lohitzüneko trinketean.

Aurreneko partidan, Ospital eta Ducassou Bielleren eta Ximun Lanberten aurka lehiatuko dira. Lehen bikotea da irabazteko faborito nagusia. Garbi dago bien artean alde handia dagoela. Ikusiko da aurreikuspenak betetzen diren, baina zaila izango da ezuste handirik ikustea. Dirua, behintzat oso nabarmen izango dute alde.

Bigarren neurketan ere dirua oso nabarmen izango da, izan ere, Larralde eta Bilbao oso faborito garbiak dira Intxausperen eta Amuleten aurkako norgehiagokan. Lehen jardunaldian bi bikote faboritoek alde handiarekin irabazi zuten, eta argi geratu zen gainerakoei kentzen dieten aldea, ez baita normala egungo lau onenak elkarrekin jartzea. Gaurkoan ikusiko da gauzak errepikatzen diren edo ez.