J.L.
Berezkoak

Larraldek eta Bilbaok lehen faseko bigarren postua segurtatu dute

Larraldek eta Bilbaok lehen faseko bigarren postua segurtatuta utzi zuten herenegun gauean Pauen, Waltariri eta Gixanduti 40 eta 31 irabazi ostean. 

Waltarik eta Gixandutek bihar arte itxaron beharko dute finalerdietara zuzenean sailkatzen ote diren edo aurrekanporaketa bat jokatu beharko duten jakiteko. Lehen faseko azkeneko bi partidak bihar jokatuko dira Donibane Garaziko trinketean, eta 17.00etan hasiko den jaialdian, Ospital eta Ducassou Intxausperen eta Amuleten aurka lehiatuko dira, eta horren amaieran, Bielle eta Lanbert, Etxegarairen eta Lazkanoren aurka.