GARA Euskal Herriko egunkaria

Am...ona! eta Karidadeko Benta aurrez aurre finalean


Amasa-Villamonako Amona! taldeak irabazi zuen finalerdia eta Karidadeko Bentarekin (Asteasu, Zizurkil) abestuko du Azpeitian maiatzaren 27an izango den Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketaren finalean. Aratz Igartzabal, Endika Igartzabal eta Gorka Maizek abestu zuten Osinalde taldean. Am…ona! taldean, berriz, Ander Goikoetxea, Amaia Agirre eta Beñat Iguaran aritu ziren.