GARA Euskal Herriko egunkaria

Txipinek «Euskofoniak» aurkeztuko du Oteiza Museoan


Txipin musikariak “Euskofoniak” proiektua aurkeztuko du bihar 12.00etan Altzuzako Oteiza Museoan. Herri lengoaiak gitarratik berrikustea eta berrinterpretatzea da musikariaren asmoa eta horretarako oinarri hartu ditu dantza tradizionalak. Txipin gitarran ariko da, eta Iñaki Lero perkusioan.