Balioetan oinarritutako lan berria dakar Denonartean-ek

Bakarne Atxukarro, Izaskun Zubialde eta Asun Egurzak sustatutako Denonartean argitaletxeak haurrentzat liburu berria dakar: “Lekim, haitzuloetako haurra”. Oraingoan elkarlana izango dute hizpide eta horretarako auzolanean lan egiten duten Lekim eta bere familia hartuko ditu oinarri.