J.L.
sokatira

Goiherri A taldeak irabaziz ekin dio 600 kiloko Txapelketari

Goiherri A taldeak irabaziz ekin dio 600 kiloko Lur Gaineko Euskal Herriko Txapelketari, eta txapela lortzeko aurreneko pausoa eman du, beste bi jardunaldi gehiago bakarrik jokatuko baitira.

Herenegun jokatu zen aurreneko jardunaldian, egindako tiraldi guztiak irabazi egin zituen Erandioko taldeak. Bigarren postua, berriz, Gaztedi A taldearentzat izan zen. Laukizkoek, Erandiokoekin galdu, eta gainerako talde guztiak hartu zituzten mendean.

Gaztedi B izan zen hirugarren postua lortu zuen taldea. Laukizkoen bigarren ekipoak aurreneko bi sailkatuekin galdu egin zuen, baina gainerako talde guztiak mendean hartu zituen. Goiherri B sailkatu zen laugarren, aurreneko hirurekin galdu, eta beste guztiak mendean hartuz. Bosgarren berdinduta geratu ziren Mutriku eta Akelarre. Aurretik geratu ziren taldeekin galdu egin zuten, eta euren artean berdindu, eta aldi berean biek irabazi zieten Getxori. Azken honek itxi zuen sailkapena, tiraldi guztiak galduta.