KLIK

Erdi Aroko garabia Ennecon da dagoeneko

Enneco Basoan Erdi Aroko dorrea eraikitzeko garabia prest dute jadanik, Anjelmari Garmendia boluntario etxarriarrak eginiko lanari esker. Hiru metroko altuera du eta izei zurez egina dago. Garabi mota honen barruan bi lagun sartzen dira eta oinez eginda gurpila mugitzen dute, beraien pisua baino hamar aldiz handiagoa altxatzea ahalbidetuz.

Argazkiak: ENNECO