GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Klik batek, klik besteak


Sumatra irlako (Indonesia) Sinabung sumendia oso aktibo dabil asteotan, eta atzoko eguna ez zen salbuespena izan. Tiga Pancur herrixkakoak (Karo eskualdean) dagoeneko ohitu ere egin dira laba eta errauts zutabe handiak ikusten, baina hala ere beti ematen du atentzioa –eta pizten du alarma– halako erupzio batek. Ikuskizun izugarriari klik egin zion agentziako argazkilariak, eta telefonoarekin klik egiten harrapatu zuen bizilaguna. Ivan DAMANIK | AFP PHOTO