NOV. 06 2017 sokatira Berdintasun handia izan da Lauko Txapelketako lehen saioan J.L. Berdintasun ikaragarria izan da Euskal Herriko Goma Gaineko Lauko Txapelketako lehen jardunaldian. Izan ere, amaieran hiru taldek bukatu zuten lehen postuan puntu kopuru berarekin. 320ko mailako ligaxkako lehen saioa izan zen. Ñapurrak, Ibarra B eta Baigorri izan ziren amaieran seina punturekin berdinduta amaitu zutenak. Ñapurrak taldeak Ibarra B taldearekin galdu zuen, eta gainerakoak mendean hartu zituen. Ibarra B taldeak, berriz, Baigorrirekin galdu eta gainerakoei irabazi zien, eta Nafarroa Behereko taldeak Ñapurrak taldearekin galdu eta gainerakoei gailendu zitzaien. Atzetik Ibarra A sailkatu zen, aurreneko hiru talderekin galdu eta gainerakoak mendean hartuta. Txantreak 6 Conceyos eta Getxo menderatu zituen. Getxok 6 Conceyosi bakarrik irabazi zion, eta sailkapena 6 Conceyos talde asturiarrak itxi zuen, jokatutako tiraldi guztiak galduta. Datorren astean jokatuko da maila honetako bigarren jardunaldia.