KLIK

Puntadaka egindako historia

“Josteko makinaren historia” erakusketa zabaldu berri dute Gernika-Lumoko kultur etxean. 50 makina daude erakusgai, bakoitza bere azalpen karteltxoarekin, eta asmatu zutenetik –XVIII. mendearen amaiera aldera– gaur egungo makina modernoetara izandako garapena bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen du. Luis de Pedro gernikarra –irudian– da bildumaren jabea. Abenduaren 15era arte egongo da ikusgai.Luis JAUREGIALTZO | ARGAZKI PRESS