KLIK

Agertoki ederragorik?

New Yorken Metropolitanoa (edo Met) daukate, Moskun Bolxoi, Milanen Scala, Bartzelonan Liceu, Londresen Royal Opera House, Parisen Opera Nazionala, Bilbon Arriaga... Hamaika agertoki eder eta distiratsu, historia handikoak, daude munduan, baina Parisko Trocadero plazan inprobisatutako honi itzal egitea ez da lan erraza: Eiffel dorrea atzeko teloi gisara eta jendetza adi-adi kaleko dantzari taldearen hanka pausoei jarraika.Lionel BONAVENTURE | AFP PHOTO