JAN. 12 2018 Berezkoak Ezkurrak eta Larraldek ligaxkarako txartela dute jokoan Jon LEUNDA Berezkoen Buruz Buruko Txapelketan ligaxkaren aurreko azkeneko jardunaldia izango da, eta gaur bertan abiatuko da Arrangoitzen. Ezkurra eta Larralde lehiatuko dira bertan. Jaialdia 18.00etan hasiko da, eta hau gaurko ekitaldiko bigarren neurketa izango da. Larralde da irabazteko faborito garbia. Iaz ezin izan zen finalerako sailkatu eta aurtengo Superprestigioan ere gauza bera pasa zaio. Berak galtzea ezuste handia litzateke. Bai Larraldek eta bai Ezkurrak badakite txapela lortzea zer den. Aurretik, Bigarren Mailakoa jokatuko da, eta bertan Iturbe eta Agirre neurtuko dira. Final-laurdenetako ligaxka berez datorren astean zen hastekoa, baina hasiera astebete atzeratu dute, eta urtarrilaren 27an hasiko da. Ducassou ligaxka honetarako zuzenean sailkatuta zegoen, bera baita txapelduna, baina pasa den igandean Superprestigioko finalean eskuko hatz bat hautsi zuen, eta bera osatu ahal izateko, Federazioak Ligaxka aste bat beranduago hasi eta tartean astebeteko atsedena ematea erabaki du.