GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Bizkaian ere, txotxa zabalik


Bizkaiko sagardo berria upeletik edalontzietara jauzi egin eta egin dabil atzodanik, Zornotzako Uxarte sagardotegian txotx denboraldia estreinatu ostean. Herrialdeko sagardogileek Zea Mays taldeko kantari Aiora Renteriaren laguntza izan zuten sasoi hasiera iragartzeko (argazkian). Iraunkortasun eta Ingurumen diputatu Elena Unzuetaren hitzetan, «Bizkaian kalitate handiko sagardoa egiten da eta oso sektore inplikatua dugu».Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS