GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Punkik ez dute maite Aceh-n


Indonesian punk eszena handia dute, bizi-bizia, baina bada han eskualde bat punkiak batere maite ez dituena: Aceh da, Sumatra irlako iparraldean dago eta xaria lege islamikoa indarrean duen herrialdeko probintzia bakarra da. Punk musika eta bere jarraitzaileak jazarriak dira han: atxilotu eta «bide moral zuzenean jarri» nahi izaten dituzte. Argazkian, polizia bat azken sarekadan atxiloturiko 30 gazteetako bati gandorra mozten.Chaideer MAHYUDDIN | AFP PHOTO