GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

60 urteren ostean, ondo gogoan


Atzoko egunez, orain 60 urte, istripu batek gogor kolpatu zituen futbola eta Manchester hiria: Airspeed Ambassador modeloko hegazkin batek istripua izan zuen Munich-Riem aireportuan eta 23 lagun zendu ziren, tartean Manchester United taldeko zortzi futbolari. Belgraden, Izar Gorriaren aurka, Europako Kopako final-laurdenak jokatu eta irabazita etxerako bueltan ziren United-ekoak. Atzo, beste urte batez, gogoan izan zituzten.Matthias BALK | AFP