KLIK

Xingar feriarako prest da Baiona

Lapurdiko hiriburuan tradizio handiko feriaren atarian gaude eta Baionako kaleak horren erakusle dira. Xingar azokaren berri ematen duten kartelez josita ageri dira erdialdeko eraikinetako leiho eta balkoiak. Bihartik igandera bitartean xingarraren plaza bilakatuko da iparraldeko hiriburu hau; ekoizle eta erosleak aurrez aurre izango dira eta hartu-emanak bitartekaririk gabe egiteko aukera izango dute; jai giroan, jakina.Isabelle MIQUELESTERONA