APR. 09 2018 Berezkoak Ezusterik gabe amaitu da Lehen Mailako azkeneko jardunaldia Jon LEUNDA Ez da ezusterik izan Berezkoen Binakako Txapelketako azkeneko jardunaldian, eta Ospital eta Lanbert izan dira lehiaketatik kanpo geratu direnak, eta Larralde-Iturbe izango dira kanporaketa jokatu beharko dutenak. Etxegarai-Bilbao, Waltari-Gixandut eta Intxauspe-Ducassou izan dira zuzenean sailkatu direnak. Herenegun Maulen, Intxauspek eta Ducassouk 40 eta 39 hartu zituzten mendean Larralde eta Iturbe; baita Bigarren Mailakoan Lanbertek eta Migueltorenak ere Bielle eta Palomes, 40 eta 32. Atzo, berriz, Lehen Mailakoan, Etxegaraik eta Bilaboak ez zuten izan inolako arazorik partida guztiak galdu dituzten Ospital eta Lanbert 40 eta 19 menderatzeko, eta azken hauek lehiaketatik kanpo geratu dira. Hasieran faboritoen zerrendan ere agertzen ziren, baina oso txapelketa txarra egin dute. Bigarren Mailakoan Elgart eta Cubiat izan ziren irabazle Agirreren eta Saint Paulen aurka, 23-18, Agirrek min hartu baitzuen. Elgart-Cubiat izango dira kanporaketan.