JUN. 02 2018 KLIK Djokovic, pilota jasotzaileen beroketan Roland Garroseko partidetan pilota jasotzaile jarduten duten haur eta gaztetxoek ezusteko ederra jaso zuten atzo, goizean ohiko entrenamendua egitera atera zirenean: munduko tenislari onenetako batek, Novak Djokovic serbiarrak, haiekin egin nahi izan zuen beroketa saioa. Ez zitzaion hain gaizki ere atera, arratsaldean bere partida irabazi baitzuen. Argazkia: Thomas SAMSON | AFP PHOTO