MARIANO ARSUAGA OLAECHEA
Berastegi
GUTUNAK

Autobus greba Tolosaldean

Egunkarietan noiznahi irakurtzen ditugu adierazpen handinahiak, diputatu, alkate, auzapezek eginak, Gipuzkoako garraio publikoaren bikaintasunen inguruan. Hala ere, Tolosaldeko garraio publikoaren erabiltzaileok urtarriletik pairatu beharrean gaude greba luze bat herri eta pertsona ugariri eragiten diena. Eskualdeko autobusen zerbitzu publikoa bahituta mantentzen duen eta biztanle askori kalte ugari sortzen dizkien greba batek bere horretan jarraitzeak, inori bost inporta gabe, galdera batzuk sorrarazten dizkit.

Duela ez hainbeste probintzia osoko autobus txoferrekin gatazka sortu zenean, zergatik kasu hartan arazoa konpondu zen, beste honek, bitartean, baztertuta jarraitzen duenean? Inork sumatu al du Tolosaldeko biztanleei egiten zaien kaltea? Nola eman zaie enpresei hainbeste botere, non ezin zaien kontzesioa bertan behera utzi zerbitzua aurrera eramaterik ez daukatenean? Hain ezgauzak al dira gure politiko, enpresari eta sindikatuak ezinezkoa zaiela arazoa konpontzea? Gutxi batzuei arazo «txikia» irudituko zaie, agian, hiriburuari zuzenean eragiten ez diolako?

Nahikoa da, greba honen desblokeoa baino ezin dugu espero bertan parte direnen aldetik. Garraio publikoa ez dadila aldapa behera amildu, mugikortasunaren inguruko diskurtsoak batean eta bestean entzun behar izaten ditugunean.