GARA Euskal Herriko egunkaria

«Cosimoren katiuskak» album ilustratua argitaratu dute


Iragan ekainaren 14an iragarri ziren haurrentzako albumak sortzeko 2018ko Etxepare sariaren irabazleak Cordovillako El Centro kulturagunean. Ana Ibañezek eta Dani Martirenak eskuratu zuten saria, “Cosimoren katiuskak” obrarekin, orain Pamiela argitaletxeak argitaratu duena. Lehiaketan 19 lanek hartu zuten parte.