GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Bisturiz ebakitakoa dirudien iceberga


NASAk egin zion argazkia duela egun batzuk, Antartikoan: iceberg errektangular bat da, ia perfektua. Norbaitek bisturi zorrotzarekin ebakia ematen du. Hala ere, ez dira hain ezohikoak ere; izatez, zientzialariek eduki badute izenik halakoentzat: iceberg tabularrak. Zabalak, luzeak eta lauak direlako deitzen zaie horrela, taula baten tankerakoak.

Argazkia: AFP PHOTO