NOV. 03 2018 KLIK Boris Johnson, sutara! Bere aurretik beste hainbat jaun-andre txit goreni gertatu zitzaien bezala –Harvey Weinsteini iaz, adibidez–, aurten Britainia Handiko ministro ohi eta Brexiten bultzatzaile sutsu Boris Johnsoni egokitu zaio: Edenbridge Bonfire Society elkarteak bere irudi erraldoia hautatu du gaurko gauez sutan kiskaltzeko. 1928tik datorren tradizioa da honakoa. Irudian, eskaileran igota, «ninot» erraldoiaren egilea, Andrea Deans. Argazkia: Glyn KIRK | AFP PHOTO