GONTZAL MENDIBIL
Gasteiz
GUTUNAK

Altsasuarren lezioa

Zelako lezioa altsasuarrek eman dutena! Hori dok hori!, kanpai-hotsa eta durundue! Ondarroarrek esango luketen moduan «honeik fatxok bai sartu jabiek hanki hasta el pernil».

«¡Viva España y Viva el País Vasco!». «Oye, que esto es Navarra». «¡Viva la Guardia Civil! ¡Viva la Ertzaintza! Ai no, perdón ¡Viva la Policía foral!». «Oye, ¿es normal que suenen tanto las campanas?». Hau duk nibela hau! Hau zirkua hau, muntatu dutena!

Eta ignorante inperialista guztien aurrean, Fernando Sabaterren aurpegia ikustea besterik ez. Hark zeukan itxura hark! «¡Cómo me he metido yo aquí entre tanto ganao!». Ziur bere barrutik holakoren bat esango zuela. Sabaterrek prestigioren bat izan badu behintzat, nik uste ultra guztiekin bat egitean lurperatu duela. Zinemagileren bati esan behar genioke film on bat egiteko; ez du inon gidoi hoberik aurkituko, atzo Altsasukoa nazkagarria ez ezik, barregarria izan zen-eta.

Francok pantanoak egin zituen eta beren ondorengo hauek, urak joan direnean, presa eginen eta urik ez! Itsu-itsuan ari dira ETAren bila eta ETArik ez! Hau beraien zoritxarra! Bada esarera esanguratsu bat: «Okerreko arerioaren aurka doanak gerra galtzen du».

Altsasuko herritarrek eginikoa txalotzekoa, sekulakoa, historiara pasatuko dena: Himnlerren 1942. etorrera pasatu den bezalakoxea.

Eta honen guztien aurrean, Rivera dixit: «Yo odio los nacionalismos porque me gusta la libertad». ¡Contradictio in terminis! ¡La osti tu! ¡Vaya ganao!

Gora Altsasu! eman duzuen lezioarengatik!