GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Italiako ligan, matxismoari stop


Bigarren urtez, Italiako Ligako estadioetan bildutako ehunka mila lagunen zein mundu osoan barrena «calcio» telebistaz ikusi duten hamarka milioi zaleren arreta bereganatu du indarkeria matxistaren aurkako ekimen honek. Aurpegian marra gorria dutela jokatu dituzte partidak futbolariek (Juventusekoak irudian). Odoleztatuta daudela irudikatu nahi dute eta, horra, zabaldu nahi duten mezua: «Indarkeriari txartel gorria».Marco BERTORELLO | AFP