A. G.
NBA

Dirk Nowitzkik Dallas hiriko giltzak jaso ditu, eta Luka Doncicek, Mavericksenak

Dirk Nowitzkiri esker, Dallas Mavericksek NBAko eraztuna irabazi zuen 2011n. Aurten, berriz, oraindik ez du debutik egin, ezker orkatilako arazoengatik. Abenduaren 21erako itzultzea espero du bere taldeak.

Bitartean, asteon 40 urteko alemanak Dallas hiriko giltzak jaso ditu, bere ibilbide profesional osoa, 20 urte dagoeneko, bertan daramalako.

Baina horrek ez dio ematen garaipenik taldeari. Egun, egiari zor, inork uste baino hobeto dabiltza Rick Carlislek zuzendurikoak: Mendebaldeko hamargarrenak, 9-9 balantzearekin, neurri batean 19 urteko Luka Doncicen lanari esker. Azken jardunaldian Mavericksen Bostoni irabazi zion, 113-104, esloveniarraren 15 puntu eta 8 asistentziarekin. Ez zen bere taldeko saskiratzaile onena izan, baina bai Mavericksen gidari. «Beste askok aitortu ez dion talentua ikusi diogu guk Lukari», onartu du Rick Carlislek asteon.

Bestalde, Golden State Warriorsek azken bi partidak irabazi ditu. Kostata, Kevin Durantek 44 puntu eginda irabazi zuten Oaklandekoek, 117-116, Sacramento Kings gazteen aurka. Hala ere, Klay Thompson izan zen heroia, bost segundoren faltan berak saskiratu baitzuen kaliforniarren arteko «derbia» erabaki zuen saskiratzea.

All about NBA