DEC. 13 2018 KLIK Gurutzetako haurren zuhaitza Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko harrera nagusian Eguberrietako zuhaitza jarri dute, eta atzo goizean piztu zituzten bere argiak. Zehazki, ospitalean diren haurrei egokitu zitzaien ohorea. Lan horretarako, senideen, ospitaleko langileen eta “Go!azen” telesaileko aktore talde baten –Iholdi Beristain, Asier Burguete, Maria Redondo, Aritz Mendiola eta Iker Villa– laguntza izan zuten. Postalen lehiaketako garaile gazteei sariak ere eman zizkieten.Marisol RAMIREZ | FOKU