GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

«Man on the Moon»


Milos Formanen film sonatuaren izenburua –R.E.M. hirukote estatubatuarraren kantu batena ere bada– ezin hobeki datorkio lerroon gaineko argazkiari. Hong Kongen ateratakoa da, 700 metro pasatxoko altuera duen Ma On Shan menditik gertu, dozenaka parapente airean zirela: parapentezaleak ilargian oinak jarri berri dituela dirudi. Kirol honekiko zaletasunak gora egin du nabarmen Hong Kongen azken urteetan.Anthony WALLACE | AFP