Lanbide Heziketako 15 irakaslek itxialdia hasi dute Gasteizen
Lanbide Heziketako sare publikoko hamabost irakasle teknikok itxialdi mugagabea hasi zuten atzo goizean Gasteizko Mendizabala zentroan, 2018ko hezkuntzako oposizioetatik bazter utzi zituztelako, titulu ofizialik ez dutela eta. Pairatzen duten «desberdinkeria» eta Lakuaren erantzunik eza salatzeko egingo dute protesta. Itxialdia mugagabea izango den arren, irakasleak egunero joango dira hezkuntza zentroetara, kurtsoaren garapena ez oztopatzeko.
Lander Urtaza eta Joseba Zengotitabengoa kolektiboko bozeramaileek protestaren arrazoiak azaldu zituzten prentsa aurrean. Urtazak esan zuenez, Lanbide Heziketak orain arte titulu ofizialik ez baina lan esperientzia duten profesionalak kontratatu ditu, irakasle tekniko izeneko kategoriakoak. Halaber, 2007ko errege dekretu bat aplikatu zen iragan urtean, «hamaika urteren ondoren», eta zenbait irakasle tekniko ezin izan ziren Hezkuntzako 2018ko oposizioetara aurkeztu. EAEn, 200 langile inguru daude egoera berdinean.
Oposizioetara aurkezteko aukera galduta, Urtazak eta Zengotitabengoak salatu zuten irakasle teknikoei ezinezkoa zaiela lanpostu finko bat lortzea, eta ondorioz, «ordezkapenak» besterik ezin dituztela egin. «Kasurik txarrenean gutako norbait lanik gabe geratuko litzake, izan ere, puntuak ateratzeko modu berriarekin, atzetik datorren jendeak oposizioak egiten baditu aurrea har diezaguke eta gu bigarren mailan geratuko ginateke», azaldu zuen Urtazak. «Honek eskubideen galera ekarriko du», salatu zuten ordezkariek.
Erantzunik ez
Egoerari konponbidea bilatu nahian, urtebete baino gehiago administrazioari bilera eske aritu dira langileak, baina salatu zutenez, ez dute erantzunik jaso Lakuaren partetik. «Nekatuta» daudela adierazi zuten, eta «aldaketak eta konponbidea» eskatzeko abiatu zuten atzo itxialdia. Alabaina, protesta honek ez du eraginik izango klaseetan, normaltasunez emango baitituzte Gasteizko LH zentro guztietan.
Bozeramaileek emandako datuen arabera, errege dekretuak elektrizitatea, informatika, automozioa eta mantentze lanen sektoreetako 200 irakasleri eragiten die, baina nabarmendu zutenez, dekretuaren eragina sektore hauetatik harago zabalduko balitz, 500 langilerengan eragin dezake.
Mendizabala zentroko itxialdia 15 irakaslerekin hasi da, baina espero dute gainerako hirietako irakasleak ere protestara batzea. Gaur bilera egingo dute EAEko irakasleekin, aurrerantzean eman beharreko pausoak zehazteko. «Orain arte klaseak emateko gai izan gara eta gure lana egin dugu LH dagoen lekuan egoteko. Gutako askok industria pribatuan genituen lanak utzi genituen honengatik, irakasleen beharra zegoelako, eta orain arazo honekin egin dugu topo», gaitzetsi zuten.
Balluerka quiere que Madrid asuma la cotización de las prácticas
La rectora de UPV/EHU, Nekane Balluerka, declaró ayer que la obligatoriedad de cotización a la Seguridad Social de las prácticas supondría «un coste muy importante» para las universidades y el Ministerio de Educación debería hacerse cargo de la «aportación financiera necesaria». En ese sentido, espera que en los próximos meses, «en el desarrollo de la norma, haya modificaciones» que no agraven más la situación de las universidades, ya que, si tuvieran que abonar las cotizaciones «y no lo podemos sufragar, habría estudiantes que se quedarían sin prácticas».
Así se refirió, durante una entrevista en Radio Euskadi, a la «aprobación sorpresiva y sin acuerdo previo» de un real decreto del Gobierno español que incorpora la cotización de las prácticas académicas externas.
La rectora dijo que ve «bien» que las prácticas tengan que cotizar a la seguridad social, aunque puntualizó que «hay que distinguir entre prácticas curriculares o prácticas obligatorias, que están dentro de un plan de estudios, y prácticas voluntarias o extracurriculares, que se hacen en otras entidades o empresas fuera de la universidad». En el caso de las voluntarias, considera que tendrían que tener una «bonificación del 100%».
Balluerka explicó que la UPV/EHU envía a prácticas a 11.800 alumnas y alumnos al año, y de ellas 7.000 son obligatorias, como las de Medicina, Enfermería o Magisterio. GARA