KLIK

Arabako txinparta, dastagai

Sagardo garaia da. Sagardotegiek ateak zabaltzen dituzten sasoia. Ostegunean, Arabako denboraldiaren irekiera ofiziala egin zuten, Askartzako Trebiñu sagardotegian. Aurten herrialdeko saskibaloia omendu nahi izan du Arabako Sagar eta Sagardogileen Elkarteak eta, hartara, Iñaki Garaialde Baskoniako jokalari ohi eta kirol esataria –ezkerretik hasita, bigarrena– arduratu zen estreinako txotxaz. Araski taldeko jokalariak ere han izan ziren.Raul BOGAJO | FOKU