GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Hasi al da «Orioren aroa»?


Traineru denboraldia ofizialki hasteko asko falta da, baina atzo, etxeko elkarteak bere eguna ospatzen zuela-eta, Portugaleteko III. Jaitsiera jokatu zen. Probak egiteko saio egokia, baina baita udan gertatuko denari lehen trazak hartzekoa ere. Emakumezkoetan badirudi «Bateleren aroa» amaituta, Oriorena hasiko dela: 33 segundo Hondarribiari eta minututik gora Deustori. Gizonezkoetan, Zierbenak 24 Ondarroari eta 41 Santurtziri.Monika DEL VALLE | FOKU