FEB. 22 2019 sokatira Txurdinagan erabakiko da 600 kiloko proba A.O. Bihar, 17.30ean, Bilboko Txurdinaga auzoko kiroldegian jakingo da 600 kiloko goma gaineko sokatira txapelketako irabazlea nor den. Aurreko bi ekitaldiak irabazita, garbi dago Beti Gazte dela faborito nagusia. Dagoeneko 13 puntu ditu eta bigarrenak, Gaztedik, 11,5. Beste lau taldeak Murueta, Ñapurrak, Ibarra eta Berriozar dira. Emakumezkoen tiraldiek, 500 kiloan, bigarren jardunaldia izango dute. Sailkapena une honetan horrela dago: Gaztedi aurrena eta segidan Badaiotz, Txantrea, Beti Gazte, Ibarra eta Antsoain. Finala martxoaren 2an jokatuko da Laukizen. &hTab; Urrezko final txikia Bihar, 17.30ean Zarautzen, Urrezko lehiaketen finalerako txartelik jaso ez dutenek kontsolazio saria jokatuko dute. Aizkoran, Iñaki Azurmedi eta Ugaitz Mugerza, Xabier Orbegozo Arria V.a eta Jon Rekondoren aurka. Emakumeek ingude-jasotzen egingo dute lan. Gabonetako txapelketaren errebantxa izango da. Partaideak, Virginia Finol, Maite Ariztegi eta Karmele Gisasola. Hamar kiloko ingudea erabiliko dute minutu eta erdiko saioan. Harri-jasotzen, Peña-Izeta III.a, Mikel Lopetegi Urra-Iñigo Eizagirren aurka. 113 kiloko harri kubikoa erabiliko dute txanda librean. Eta txingan, lehia Drame (Euskadiko txapelduna) eta Perez de Herediaren (txapeldunordea) artean izango da, 50 kiloko txingekin. Ispasterren, Koba Bukatu dira Ispasterren zaldi probak eta 76 untze eginda irabazlea Koba izan da. Bigarren, Goieta (74-00-2,6) eta hirugarren, Nabarniz (74).