BEGIRADA

Plastikozko itsasoa, kostaldean orain

‘‘Nature’’ aldizkarian agertu berri den ikerketa batek aditzera eman duenez, Ozeano Barean jada Estatu frantseseko lurralde osoa baino handiagoa den plastikozko «kontinentea» eratu da. Baina arazoaren neurria agian hobe irudikatzen du argazki honek; dozenaka arrantzale, poliziakide eta herritar xume, plastikozko hondakinak jasotzen atzo Lampung-eko badian, Indonesian.