MAY. 11 2019 Ipar Koreak jaurti dituen misilen helburua AEBak estutzea da Ipar Korea eta Ameriketako Estatu Batuen arteko elkarrizketa prozesua ez da amaitu, azken egunotan Piongiango agintariek jaurti dituzten misilek kontrakoa aditzera eman badute ere. Analistek diote oso maniobra arriskutsua dela, burutsua izateaz gain, baina datozen egunotan misil gehiago jaurtiko dituztela, Washington estutu nahian. GARA PIONGIANG Gaur zortzi misil bat jaurti zuten iparkorearrek eta joan den ostegunean, beste bat. Hego Korean batek baino gehiagok gerra hasiera ikusi zuten, baina itsasora erori zen suziria. Kim Jong-un presidenteak agindu zuen operazioa, Piongiangek atzo jakinarazi zuenez, eta makina bat hedabidek hilzorian ikusi zuen Ipar Korearen eta AEBen arteko elkarrizketa prozesua, baina adituek prozesu horren beste urrats bat ikusi dute, ez elkarrizketaren amaiera. Andrei Lankov Kookmineko Unibertsitateko irakasleak uste du Asiako herrialdeak Washington estutu nahi duela, negoziazioetan bere jarrera hain zorrotza izan ez dadin, baina ez duela lan diplomatikoa hankaz gora bota nahi. «Ipar Koreak presioa handitzen jarraituko du», esplikatu du Lankovek. Zamaontzia Beste aldeak ere badaki zer den solaskidea estutzea. AEBek Wise Honest izeneko zamaontzia konfiskatu zuten ostegunean, Ipar Koreako handienetakoa. Estatubatuar agintariek erabilitako aitzakia Piongiangi Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak ezarritako zigorrak bete ez izana da, ikatza (herrialdeak esportatzen duena) eta makineria astuna (inportazioa) baitzeraman ontziak, AEBetako Justizia sailak jakinarazi duenez. Geoffrey Berman fiskalak esan du Ipar Koreako ontzi bat konfiskatzen duten lehen aldia izan dela. Ez dute argitu non izan zen konfiskazioa. Bakarrik, Indonesiak joan den apirilean geldiarazi zuela Wise Honest ontzia. Washingtonek dio konfiskazioak ez duela zerikusirik elkarrizketa prozesuarekin, baina Piongiangek kontrakoa esaten du. Kim Jong-unek adierazi du Vietnamen joan den otsailean Donald Trumpekin egin zuen gailurraren porrotaren ondorioz, AEBek Ipar Koreari presioa ezarri nahi diotela, eta horregatik geldiarazi dutela beren ontzia. Horrexegatik, presidenteak agindu du Ipar Koreako indar militarrak indartzeko, batez ere penintsulako mendebaldean: «Benetako bakea eta segurtasuna bakarrik bermatu daiteke herrialdearen burujabetza defenditzeko gai den indar militarrak izanda». Etorkizuneko elkarrizketak Cheong Seong-chang Sejong Institutuko analistak uste du Ipar Korea etorkizuneko elkarrizketa prestatzen ari dela. «Bere eskaera batean aurrera egin nahi du Piongiangek: Estatu Batuek eta Hego Koreak egiten dituzten maniobra militarrei amaiera jartzea –dio Seong-changek–. Ipar Koreak kalkulu hori egin badu, aurki jaurtiketa gehiago ikusiko ditugu». Go Myong-hyun Asan Institutuko analistak nabarmendu du Ipar Koreak atzo plazaratu zuen agirian ez dela «misil» hitza aipatu ere egin, «arma taktiko gidatua» eta «objektu hegalaria» baizik. NBEko Segurtasun Kontseiluak ezarritako mugarik –Piongiangek ezin du teknologia balistikoa erabili, potentzia nagusiek erabaki zutenez– ez dute pasatu nahi iparkorearrek, isunak saihesteko, begirale horren arabera. Moon Jae-in Hego Koreako presidenteak esan du oraindik ezin dela jakin zer jaurti zuen Kimek eta NBEko ebazpenak bortxatu ote dituen. Washingtonek eta Tokiok uste dute «helmen urriko misil balistikoak» jaurti zituztela ostegunean. Mick Mulvaney Trumpen lantaldeko buruak CBS telebista katean esan zuen, umore puntu batez, «oso probokazio probokatzaileak» izan zirela azken jaurtiketak. Abismo entre Rusia y Japón sobre las Kuriles Los ministros de Exteriores de Rusia, Serguei Lavrov, y de Japón, Taro Kono, cerraron ayer sin avances la tercera ronda de consultas sobre el tratado de paz pendiente desde la Segunda Guerra Mundial. «Solucionar un problema irresoluto durante más de 70 años no es fácil y no podemos decir que durante las negociaciones de hoy hayamos podido superar nuestras divergencias», admitió Kono en rueda de prensa. Reconoció que, al igual que lo ocurrido en las negociaciones de febrero, «a veces la discusión desembocó en declaraciones duras. Lavrov y yo nos hemos reunido más de una vez, por lo que tenemos una relación de confianza, lo que nos permite conversar de una manera muy franca». El jefe de la diplomacia rusa desveló, por su parte, que durante las consultas con Kono subrayó la postura del Kremlin de que, para empezar, los gobernantes de Tokio deben reconocer los resultados de la Segunda Guerra Mundial en su totalidad, lo que incluye la soberanía rusa sobre las islas Kuriles. GARA ISKANDER «Rodong» egunkari hegokorear nagusiak plazaraturiko irudietan bost egun lehenago probatutako misilen ia berdin-berdinak ikus daitezke, errusiarrek fabrikaturiko irismen txikiko lurretik lurrerako Iskander jaurtigaiaren oso antzekoak. BELDARRAK